Eskuartean ideia bat duzunean, proiektu bat edo izapide bat baina ez duzu berau garatzeko beharrezkoa den ezaguera, baliabide edo denbora, guk zure ordez egin dezakegu.
XS Arkitekturak zeure izenean edozein kudeaketa egin ahal izateko zerbitzua eskaintzen dizu, zure negozio edo proiektua aurrera eraman ahal izan dezazun. Gure esperientzia lagun eta baliabide nahikoa dugula, kudeaketa guztiez arduratuko gara eta izapide astunak ekidin ahal izango dituzu, baliabideak eta soluzionatzeko denbora optimizatuko ditugula.
ezer baino lehenago …
Badakigu oso garrantzitsua dela arkitektoaren aukeraketa, berarekin egingo baitituzu hainbat eta hainbat bilera eta elkarrizketa, zure bizimodu eta gustuei buruzkoak. Horregatik, eta edozein enkargu egin baino lehen, hitzordu bat izaten dugu: Bai zure ideietan eta beharretan sakondu eta horiek ulertu ahal izateko, bai proiektuaren egoera ezagutu eta ondorengoak jorratu ahal izateko:
- Eduki ditzakezun ideien egikaritzea posible izango al da ?
- Zeintzuk dira hirigintzari dagozkion baldintzak ?
- Zeintzuk dira Eraikuntza Arauen betebeharrak ?
- Nola egingo dugu proiektuaren izapidetzea ?
- Prozesuan parte hartuko duten beste agenteak ?
- Zein litzateke kostu osoa?
Lehenengo bileraren ondoren hitzorduaren laburpen idatzia eta gure ordainsarien araberako aurrekontua bidaliko genizkizuke.
Gure lehenengo urratsa eraikinaren lurzatiaren edota eraikinaren altxaera kartografiko ona izatea da. Gainera, argazki-erreportajea egiten dugu, proiekturaren baldintzen eta aurre ezaugarrien jakinaren gainean egon gaitezen: lur-sailaren tamainua, egituraren eta eraikuntzaren ezaugarriak eta abar.
Plano-sorta hori egiterakoan errealitate fisikoan eta hirigintza eta erakuntza arauetan oinarrituko gara, eta lehenengo bozetoetan islatuko dugu beharrizanen programa. Lehenengo fase honetan, bezeroarekin harreman zuzenean aritzea ezinbestekoa izango da, diseinuaren aukerak ebaluatzeko eta eztabaidatzeko.
Oinarrizko egitasmoa eta exekuzio-proiektuaren fasean gaudenean, araudia kontuan izaten dugu eta moldatu behar izaten gatzaizkio, bai hirigintzari dagokionari bai erakuntzari dagokionari. Oinarrizko egitasmoa izango da obren lizentzia eskuratzeko giltzarria; izan ere, hor islatzen dira proiekturaren hirigintza-ezaugarri guztiak: dimentsioa, eraikigarritasuna, okupazioa bete beharreko oinarrizko araudiak, eta eraikinak bete behar izango dituen prestazioak.
Egikaritze-egitasmoak erabaki eta espezifikazio guztiak izan ohi ditu: materialak, elementuak, eraikuntza-sistemak, egituraren kalkuluak, instalazioak eta obra bere osotasunean hartzen dituzten ezaugarriak. Gainera, egikaritze-egitasmoak ekonomikoki garrantzitsuena den dokumentua ere bere gain hartzen du: exekutatuko den lanean behar izango diren elementuen neurketa, deskribapena eta kantitatea. Hori izango da oinarriaren zati garrantzitsuenetako bat, planoez eta instalatzaile eta
eraikuntza-enpresen aurrekontuez gain. Beraz, ezusteak ekiditeko eta aurrekontuaren desbideratzeak saihesteko berebizikoa dugu proiektua ahalik eta gehien definitzea fase honetan gaudenean; eraikitzailearen konpromisoa ere behar izango dugu aurrekontuok irudikatzean.Dokumentazio guztia Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsita entregatuko da.
aurrekontu izatea, konparatu ondoren aukera fidagarria egin ahal izatek. Fase hau da gastuak aurrezteko giltzarria, eta hemen baino ezin izango da bermatu eta itxi aurrekontua.
ekonomia kontrolatuko dugu eta bezeroa informatu ahal izango dugu.
Obretan ari garen bitartean, ezusteak gerta daitezke edota sustatzaileak eskatutako aldaketak egin beharra. Aurrekontuaren aldaketa dakarren edozein gertakizunak bezeroaren baimena izan beharko du.
Argi dago, beraz, eskuartean izango dugun proiektua ondo landuta izan beharko dugula hasieratik, oinarrizkoa izango baita etorkizunean materialak, kalitatea eta eraikuntza-metodoak eraikitzaileari exigitzeko, eta azken horrek ez dezan gehiegizko askatasuna izan.
Obren kitapen-ekonomikoa egingo da obran zehar izandako ezustekoen gertakizunak kontuan izango direlarik.
Amaitzeko, eraiketaren mantenua eta funtzionamenduaren berri emango diogu bezeroari, martxan jarriko dugu eta parte hartuko duten instalatzaileen berri ere emango zaio, eta bertara lagundu. Guzti-guztia Eraikinaren Liburuan idatziko dugu.