ETXEBIZITZA KURTZEN, BERANGO

Familiabakar / Obra berria

Udalerria: Berango
Urtea: 2013
Zabalera: 200,00m2
Programa: Igerilekua eta beheko solairuan logela bakarreko etxebizitza.

Erabilera nagusiena igerilekuak izango duenez gero, lorategiak estaltzen duen lursaila da proiektuaren gune nagusia. Bere erdigunean egurrezko lurra instalatu dugu ura inguratzen duena. Halaber, hormigoizko harresiak, igerilekuaren eta etxebizitzaren mugarri, eraiki ditugu. Eraikinak duen estalkiak hegomendebalderantz orientatuta duen portxea ahalbidetu du, igerilekuak eta egongelak bat egiten dutela. Hegoekialderantz begiratzen duen guneak ere portxea du; eta, dutxa eta aldagelak hartzen ditu. Etxebizitzaren barrualdean sukaldea, logela, komuna, egongela eta jangela irekia daude.