Lorenzo Areilza, Algorta

Birgaikuntza

Udalerria: Getxo
Urtea: 2016
Azalera: 139m²
Programa: Etxebizitzaren birgaitzea eta handitzea.

Eraikinaren handitzea lehenengo solairua gehitzean datza; izan ere, Lorenzo areilza beheko solairuko etxebizitza bakarra baino ez zen. Bestalde, SATE sistemaren bidez erabateko isolamendua jarri diogu, beheko solairuan akabera akrilikozkoa eta lehenengoan egurra imitatzen duena. Eraikinaren bolumetriak atzeraemangune formako diseinua du; berez, arautegi ofizialak eginarazi zigun elementua da, baina, egitasmoa burututakoan eraikinaren diseinuaren ardatz eta ezaugarri bihurtu zen. Eraikinaren kanpoaldeak aldaketa nabaria izan du, baina, are handiagoa izan da barnealdearena, zeren eta beste solairu bat gehitu diogunez, gelen antolaketak ere transformazio sendoa izan baitu. Alde batetik, goiko solairuan kokatu dugu gaueko gunea, logelak hain zuzen; ondorioz, behe-solairuan eguneko gunea baino ez dugu kokatu, lehen bi guneak zeuden. Solairu hori diafano utzi dugu eta oso sentsazio atsegina lortu du lortutako luzapen eta hedaduragatik eta zabaldu dugun ateagatik, atzekaldeko patiora garamatzana.