Portu Zaharra 10, Etxetxu eraikina: Birgaitze integrala

Arrantzale-kofradia bildu ohi zen garai batean. Geroago Getxoko udaletxe izan zen eta azken urteotan etxebizitza izan da. Eraikina birgaitzeaz gain, erreforma egin diogu eta hemendik aurrera bi apartamentu turistiko izango dira. Gutxi gorabehera bukatutzat eman dezakegu proiektu berezi hau. Algortaren Portu Zaharreko eremu berezitua denez, eraikin babestua da. Laburbilduz, zera egin dugu: egurrezko egitura mantendu, tratatu eta garbitu, fatxadak altxatu eta teilatu berria jarri.