San Nikolas Ikastolaren Haur Hezkuntza Eraikin Berriaren proiektua gauzatu dugu. Konfiantzaren Metodologiari egokitutako proiektua da: kolore neutroak, material goxoak eta konektatutako espazioak dira proiektuaren oinarri. Zura eta argi naturala dira barne espazioen protagonista. Eraikina bi bolumen nagusitan antolatzen da: Espazio Pedagogikoak eta Espazio Gehigarriak deritze. Espazio Pedagogikoak nukleo zentral baten inguruan antolatzen da. Nukleo hori  eraikinaren 3 altueratan konektaturik dagoen espazio balioanitza da eta ikasmaila ezberdinen arteko erreferentziak izatea ahalbidetzen du.

Albiste Kategoriak

Proiektuen Kategoriak

Compartir

Artxiboa
Kategoriak